betulazeo
- 1. Bot.
Dikotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Zuhaitz eta zuhaixka hostogalkor eta monoikoak dira, eta hosto oso eta zerradunak dituzte. Lore arrek pedunkulu luzeak dituzte, gerbatan antolatuta daude; emeak, berriz, glomerulu edo gerba zutikorretan. Urkia, haltza eta abar hartzen dituen Betulaceae familia osatzen dute.