berbenazeo
- 1. Bot.
Dikotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Zuhaitz, zuhaixka, belar zein zurezko lianak dira, hostoak aurkakoak edo bertizilatuak, loreak hermafroditak eta zima edo lukutan elkartuak eta fruituak drupa-motakoak dituztenak. Ipar hemisferioko eskualde epel eta beroetan hazten dira eta Verbenaceae familia osatzen dute.