aterinido
- 1. Zool.
Osteiktieen klaseko zenbait arrainez esaten da. 70 cm-rainoko tamainakoak dira, eta gorputzaren alde bakoitzean kokatutako zilar-koloreko marra bana daukate. Eskualde bero eta epeletako ur gezatan edo itsasertzetan bizi dira, eta abixoiak eta sinsangreak biltzen dituen Atherinidae familia osatzen dute.