asklepiadazeo
- 1. Bot.
Dikotiledoneoen klaseko zenbait landare bizikor eta belarkara edo zurezkoz esaten da. Batzuetan mamitsuak dira, eta estipularik gabeko hostoak eta infloreszentzia mamitsuetan edo bakarka hazten diren loreak dituzte. Bere barnean piper-belarra hartzen duen Asclepiadaceae familia osatzen dute.