arazeo
- 1. Bot.
Monokotiledoneoen klaseko zenbait landare belarkara eta bizikorrez esaten da. Errizoma lodi, tuberkuludun eta mamitsuak, zurtoin zuzena, eta hosto handi eta sarritan bihotz-formakoak izaten dituzte. Leku heze eta freskoetan hazten dira, eta bere barnean suge-belarrak hartzen dituen Araceae familia osatzen dute.