araliazeo
- 1. Bot.
Dikotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Gehienak zuhaixkak edo zuhaitzak dira, eta sarritan igokariak dira. Hostoak handiak, txandakatuak eta konposatuak izaten dira askotan, eta loreak pentameroak dira ia beti eta unbeletan elkartuta daude. Bere barnean huntza hartzen duen Araliaceae familia osatzen dute.