arakatz

1. Bot.

Grosulariazeoen familiako zuhaixka hostogalkorra, andere-mahatsaren antza duena. Gehienez 1 m-raino hazten da. Zurtoina eta adarrak arantzadunak dira, eta hostoek 3 edo 5 lobulu dituzte. Loreak berdexkak dira eta banaka edo binaka hazten dira galtzarbeko pedunkuluen gainean. Fruitua baia-motakoa da, berdea edo gorrixka, eta zurdaduna edo leuna. Fruituagatik landatzen da.