apterigoto
- 1. Zool.
Intsektuen klaseko zenbait artropodoz esaten da. Apterigotoak ezaugarri primitiboak mantendu dituzten intsektuak dira. Gehienak lurzoruan eta aldameneko biziguneetan (orbeletan, goroldioan eta abarretan) bizi dira. Apterygota subklasea osatzen dute.