antisimetria-erlazio
- 1. Mat.
Multzo batean definitutako erlazio-mota; bi elementu desberdin hartuta, lehena bigarrenarekin erlazionatuta badago, bigarrena ez dago lehenarekin erlazionatuta. Beste hitzetan, R erlazioa antisimetrikoa da baldin eta xRy eta yRx betez gero, x = y dela ondorioztatzen bada. Adibidez, zenbakien arteko txikiago edo berdin izan erlazioa antisimetrikoa da.