antipartikula

1. Fis.

Partikula baten masa eta spin bera dituen baina beste zenbait propietatetan aurkako zeinuko balioak dituen partikula. Propietate horien artean, karga elektrikoa edo momentu angeluarraren noranzkoa dira aipagarrienak. Partikula eta dagokion antipartikulak talka egiten dutenean, elkar deuseztatzen dute. Antipartikulak dagokien partikularen izenari aurretik anti- aurrizkia gehituta izendatzen dira (antiprotoi, antiquark...), baina elektroiaren antipartikula positroia da. Partikula batzuk bere buruaren antipartikulak dira, hala nola fotoiak.