anonazeo
- 1. Bot.
Dikotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Zurezkoak dira, eta hosto bakunak, lore ikusgarri eta hermafroditak eta baia-motako fruituak dituzte. Bere barnean txirimoiondoa eta beste hainbat landare tropikal hartzen dituen Annonaceae familia osatzen dute.