anhidrido
- 1. Kim.
Konposatu kimikoa, azido oxoazido baten deshidratazioz eratzen dena; gehienetan ez-metal batez eta oxigenoz osatuta dago. Adibidez, azido karbonikoaren (H2CO3) molekula batetik ura kenduz, anhidrido karbonikoa eratzen da (CO2).
Gaur egun, kimika ez-organikoan anhidrido hitza zaharkitua dago, eta ez-metalen oxido gisa izendatzen dira horrelako konposatuak. Esaterako, aipatutako anhidrido karbonikoaren ordez, karbono dioxido erabiltzen da. Kimika organikoan, berriz, erabiltzen da oraindik ere