angilido
- 1. Zool.
Angiliformeen ordenako zenbait arrain osteiktiez esaten da. Gorputz luzexka dute eta bizkar-, isats- eta sabel-hegatsak elkarrekin lotuta daude hegats bakar bat osatuta. Bere barnean aingira hartzen duen Anguillidae familia osatzen dute.