anakardiazeo
- 1. Bot.
Dikotiledoneoen klaseko zenbait zuhaitzez esaten da. Askotan erretxinadunak dira, eta esentziak ematen dituzte. Hosto konposatuak eta lore unisexualak izaten dituzte sarritan; gehienak eskualde tropikaletakoak dira, baina badira eskualde epeletan hazten direnak ere. Bere barnean legeltxorra, ahuntzadarra eta abar hartzen dituen Anacardiaceae familia osatzen dute.