amnioto
- 1. Zool.
Enbrioiaren inguruan amniosa duen ornoduna. Amniota kladoa osatzen dute, narrazti, hegazti eta ugaztunak biltzen dituena. Klado hori, dena den, ez dagokio inolako kategoria taxonomiko jakini. Lehorra kolonizatzeko abantaila handia ekarri zuen amniosa garatzeak.