alopido
- 1. Zool.
Kondriktieen klaseko zenbait arrainez esaten da. Marrazoen antzeko gorputza dute, eta isats-hegatseko goi-lobulua oso luzea da. Hortzak txikiak dira, eta obobibiparoak dira. Itsaso tropikal eta epeletan bizi dira, eta bere barnean itsas azeria hartzen duen Alopiidae familia osatzen dute.