aligatorido
- 1. Zool.
Krokodilioen ordenako zenbait narrasti saurioz esaten da. 5,5 m-rainoko luzera dute, muturra zabala eta motza da, eta behe-baraileko laugarren hortza ez da ikusten ahoa itxia dutenean. Bere barnean aligatoreak eta kaimanak biltzen dituen Alligatoridae familia osatzen dute.