akzipitrido
- 1. Zool.
Falkoniformeen ordenako zenbait hegaztiz esaten da. 100 g-tik 10 kg-ra bitartekoak dira, eta mundu guztian zehar hedatuta daude. Era askotako habitatetara egokituta daude, eta bere barnean miruak, saiak, mirotzak, arranoak eta beste hainbat hegazti harrapari biltzen dituen Accipitridae familia osatzen dute.