aktinido
- 1. Kim.
Taula periodikoko 7 periodoko barne-trantsizioko elementu kimikoetako bakoitza. Aktinidoen seriean hamabost elementu daude, aktiniotik hasi (zenbaki atomikoa, 89) eta lawrentzioraino (zenbaki atomikoa, 103). Horrela deritze aktinioaren antzeko propietateak dituztelako. Metal erradioaktibo natural edo sintetikoak dira.