Lavoisierren legea

1. Kim.
sin. masaren kontserbazioaren legea

Sistema isolatu batean gertatzen den prozesu batean, hasierako egoeratik amaierako egoerara masa ez dela aldatzen dioen legea. Esaterako, erreakzio kimiko batean, erreaktiboen masen batura eta produktuen masen batura berdinak dira. Erradioaktibitatea aurkitzean, hori ez dela betetzen baieztatu zen. Masaren parte bat "desagertu" egiten da eta energia bihurtzen. Erlatibitatearen teoriak masa energia-forma bat dela ezarri zuen eta bien arteko erlazioa Einsteinek emandako E = mc2 formula ezagunak zehazten du. Beraz, Erlatibitatearen teoriaren testuinguruan masa-energiaren kontserbazioaren legea aipatu ohi da.