bihurgailu termoioniko

1. Fis.

Igorpen termoionikoaz baliatuz, bero-energia energia elektriko bihurtzen duen gailua. Elektrodo-lana egiten duten bi xaflaz osatua da. Oso tenperatura handian dagoen xaflak igortzen dituen elektroiak tenperatura txikiagoan dagoen beste xaflak jasotzen ditu. Bien artean potentzial-diferentzia sortzen da, eta, konektatzen direnean, korronte elektrikoa sortzen da. Bi xaflen tartean oso presio txikiko gasa dago. Bero-energiaren iturria erregai fosila, eguzki-energia edo erreakzio nuklearra izan daitezke.