suziri-motor
- 1. Astronaut.
Erreakzio-motor anoxikoa, alegia, erregaia oxidatzeko atmosferako oxigenoa erabili beharrean, ontziak berekin daraman beste oxidagarri bat erabiltzen duena. Alde batetik, espazioan oxigenorik ez dagoelako erabiltzen dira; bestetik, bultzada handiagoa lortzen delako. Atmosferan ere erabil daitezke, atmosferako oxigenoa urriegi suertatzen denean nahi den errekuntza-abiadura erdiesteko.