neutroi-absortzio
- 1. Fis.
- sin. neutroi-xurgapen
Atomo-nukleoak neutroia bere egitea. Atomoaren isotopo bat eratzen da (masa-unitate bat handiagokoa) eta gamma erradiazioa igortzen da. Isotopoa egonkorra edo erradioaktiboa izan daiteke. Zenbait atomo astunen kasuan, fisioa ere gerta daiteke. Nukleoak neutroia atzemateko probabilitatea neurtzeko, neutroiaren energiaren eta materialaren propietateen mendekoa den sekzio eragile izeneko magnitudea erabiltzen da.