indukzio-lanpara

1. Teknol. Elektr.

Deskarga eragiteko maiztasun altuko sorgailu elektroniko batek induzitzen duen eremu magnetikoaz baliatzen den deskarga-lanpara mota. Ez dute elektrodorik eta, horri esker, oso bizitza luzea dute (60.000 ordukoa izateraino hel daiteke). Lanpara fluoreszenteak bezala, barnea behe-presioko merkurio lurrunez beteta dago, eta beirazko estalkia barnetik substantzia fluoreszenteaz estalita dago. Lanpararen oinarria goritasun-lanparen ohiko Edison zorroaren formakoa izaten da. Kolore-itxura beroa edo ertaina da, eta kolorearen erreprodukzio-indizea ona da, hodi fluoreszenteena adinakoa.