serie motor

1. Teknol. Elektr.
sin. serieko motor

Korronte zuzeneko motor elektriko mota. Estatoreko haril induzitzaileak errotoreko harilekin seriean konektatuta daude, hari sendo eta labur baten bidez. Martxan askotan jarri behar diren tresnetan (garabietan, tren-makinetan eta abarretan) eta hasieran potentzia handia behar dutenetan erabiltzen dira. Erresistentzia nahikoa ez dagoenean (karga gutxirekin lanean dihardutenean) lasterregi biratzen dira.