energiaren berreskuratze

1. Teknol.

Prozesu batean erabili gabe gelditzen den hondar-energia, ingurunera askatu beharrean, energia erabilgarria lortzeko berreskuratzea, prozesu berean edo beste batean erabiltzeko. Adibidez, baterako sorkuntza eta ziklo konbinatua energia berreskuratzen den prozesuak dira. Bestetik, galdararen errekuntza-ganberatik irteten diren gasen bero-energia ura galdaran sartu aurretik berotzeko erabil daiteke (ekonomizagailuan); edo hondakinetako gaiak erregai gisa erabil daitezke bero-energia lortzeko (azken horri hondakinen energiaren berreskuratzea deritzo). Energia berreskuratzea energiaren kontserbaziorako bideetako bat da, energia primario gutxiago kontsumitzeko aukera ematen duelako.