harrikatz-teknologia garbi

1. Teknol.

Harrikatzaren erauzketa, prestakuntza zein erabilera eraginkorragoa eta ingurumenarekiko eragin txikiagokoa lortzeko helburuz garatutako teknologietako bakoitza. Harrikatzaren teknologia garbien bidez, kutsatzaile gutxiago (sufre dioxidoa, nitrogeno-oxidoak, karbono dioxidoa, aireko toxina eta zatikiak) isurtzen da atmosferara, hondakin gutxiago sortzen dira eta energia gehiago lortzen da erretzen den harrikatzaren masa-unitateko. Teknologia nagusiak ohantze fluidizatuko errekuntza (atmosferikoa eta presurizatua), gasifikazioa (bereziki, ziklo konbinatuarekin integratutakoa edo IGCC) eta likidotzea dira.