propultsio nuklear

1. Teknol.

Erreaktore nuklear batean sortutako lurrunak darabilen turbinaren bidezko propultsioa. Propultsio nuklearraren erabilera nagusia itsaspeko nuklearrak dira. Ohiko erregaien errekuntza-beroaz baliatzen ez denez, energia lortzeko ez da airerik behar; beraz, ontzia luzaz ibil daiteke urpean. Erregaitzat oso uranio aberastua eta moderatzailetzat ur arrunta erabili ohi dituzte.