ur-gas
- 1. Kim.
Bero dagoen harrikatz edo koketik zehar lurruna iraganaraziz lortzen den gas-nahaste toxikoa eta kolorgea. Karbono monoxidoaren eta hidrogenoaren nahastea da eta neurri txikiagoan nitrogenoa eta karbono dioxidoa ere baditu. Harrikatza edo kokea lurrun-zurrustaz tratatuz lortzen da. Prestatzeko ur-lurruna erabiltzen delako hartzen du izena. Harrikatz-gasarekin nahastuz, hiri-gasa lortzen da. Beste prozesu batzuetan ere erabiltzen da, altzairuaren fabrikazioan (erregai gisa) eta hidrogenoaren prestakuntzan adibidez.