Wankel motor

1. Teknol.

Barne-errekuntzako motor birakari mota. Pistoi eta bielen ordez, errotore triangeluar biribila du. Atal higikor gutxi ditu (errotorea eta ardatz eszentrikoa), eta merkea eta arina da. Oso bibrazio gutxiko motorra da eta, hortaz, isila. Ez da asko hedatu, besteak beste, errekuntza-ganberaren ingurua hozteko eta segmentuak higatu gabe mantentzeko arazoak dituelako.