Van Allenen gerrikoak

1. Astron.

Lurraren eremu magnetikoaren lerroek sorturiko eskualdeak, non Lurretik kanpoko partikula kargatuak harrapatuak diren eta Lurraren eremu-lerro horiei jarraituz bidaiatzen duten. Horrela harrapatutako partikulek polo batetik bestera egiten dute etengabe. Horrelako bi gerriko daude Lurraren inguruan: batak protoiak ditu, eta lurrazaletik 3.000 km-ra dago batez beste; besteak, berriz, elektroiak ditu, eta 15.000 km-ra dago gutxi gorabehera. Gerriko horiek James Van Allen zientzialariak aurkitu zituen 1958. urtean, Explorer I satelitearen datuak erabiliz. Gerrikoen ondorio bat aurora da.

Van Allenen gerrikoak
Van Allenen gerrikoak