turbohelize
- 1. Aeron.
- sin. turbopropultsatzaile
Gas-turbina batek higiarazten duen eta helize bat edo gehiago dituen erreakzio-motorra, hegazkinetan erabilia. Haizagailu eta konpresoreari eragiteko turbina bat edo bi izan ditzake. Hegazkin txiki eta erdi-mailakoetan erabiltzen dira, eta oro har 480-640 km/h-ko abiadura erdiesten dute. Gas-beroaren energiaren % 90 inguru turbinetan erabiltzen da, eta ihes-zurrustaren abiadura handitzeko % 10 inguru besterik ez da geratzen.