Trombe horma

1. Eraik./Ingur.

Eguzki bidezko berokuntza pasiboan etxea berotzeko erabiltzen den horma. Kolektorea eta bero-metagailua hegoaldera begira dagoen horma berean daude. Horma zementu trinkoz egina da, eta kanpoaldetik beltzez margotuta dago, hartara albait eguzki-energia gehien biltzeko. Kanpoaldean beirazko xaflak jartzen dira, eta hormaren eta beiraren arteko hutsunean airea dago. Gelako airea hutsune horretara hormaren behealdean dauden zulotxoetatik sartzen da, eta eguzki-energiaren bidez berotu egiten da. Berotutako aireak konbekzioz gora egiten du, eta goiko zulotxoetatik zehar berriro gelara sartzen da. Udan, aire beroaren joan-etorririk egon ez dadin, hormako zulotxoak itxi egiten dira.