harea bituminoso

1. Geol.
sin. mundrun-harea

Petrolio gordinaren moduko hidrokarburo astunen nahasteaz inpregnaturiko arroka sedimentarioa. Hidrokarburo astunen proportzioa handia izaten da, eta likatasun handia dute; beraz, betunaren antzeko ezaugarriak dituzte. Ezin dira ohiko metodoez erauzi, eta teknika bereziak erabili behar dira. Nagusiak atari zabaleko meatzaritza eta, sakoneko hobien kasuan, lurrun-injekzioa dira. Lortzen den betuna koke bihurtzeko prozesu batetik iraganaraziz, hidrokarburo arinagoen nahaste bat lortzen da, petrolio sintetiko mota bat. Teknika horien kostua eragozpen ekonomiko handia da, harea bituminosoen hobiak ustiatzeko.