erregai sintetiko

1. Teknol.

Sintesi bidez edo bestelako metodo artifizialez lortzen den erregaia, naturan ez dagoena edo naturan dagoen substantzia baten konposizio bera edo antzekoa duena eta horren ordez erabil daitekeena. Garrantzi handienekoak gas naturalaren eta petrolioaren zein horren deribatuen ordezkoak dira eta, gehienetan, horiek bezain erabilgarri ez diren edo ingurumen-ikuspegitik onargarri ez diren beste erregai fosil batzuetatik lortzen dira. Esate baterako, gas natural sintetikoa harrikatz, eskisto bituminoso edo petrolioaren frakzio astunetatik lor daiteke, gasifikazio bidez; eskisto bituminoso edo harea bituminosoetatik edo harrikatza likidotuz lortzen den hidrokarburo-nahasteari petrolio sintetiko deitzen zaio.