erreluktantzia-motor

1. Teknol.

Errotorean harilik ez duen motor elektriko sinkronoa. Erreluktantzia-motorrak potentzia txikikoak izan ohi dira, errendimendu txikia dutelako. Baina sinple eta merkeak dira eta estatoreko korronteen erregulazio elektronikoa ezarriz gero, motorraren abiadura zehatz-mehatz kontrola daiteke. Hori dela eta, potentzia txikia baina doitasun handia behar duten mekanismoetan erabiltzen dira.