Rankineren ziklo
- 1. Fis.
Ziklo termodinamiko ideala, honako lau fasez osatua: berotze isobarikoa (lurrun gainasetua lortu arte), hedapen isoentropikoa, kondentsazio isobarikoa eta konpresio isoentropikoa. Rankineren zikloa Carnoten zikloa baino gehiago hurbiltzen da lurrun-turbinetan gertatzen den prozesura.