milioiko
- 1. Kim.
- sin. milioiko parte
Kontzentrazio txikiak adierazteko erabiltzen den unitatea. Ingurune baten milioi bat unitatetan dauden substantzia jakin baten unitateen kopurua da. Uretako kontzentrazioa denean, masa-unitateak erabiltzen dira, eta, airekoa denean, bolumen-unitateak. Batez ere, kutsatzaileen kontzentrazio txikiak adierazteko erabili ohi da (kontzentrazio handiagoak ehunekotan ematen dira).
Euskarazko milioiko eta milioiko parte terminoak, gehienetan, zenbatzailearekin erabiltzen dira: "karbono monoxidoaren aireko kontzentrazioa milioiko 10 da", "airean, milioiko 10 parte karbono monoxido daude" (hau ere horien baliokidea da, noski: "karbono monoxidoaren aireko kontzentrazioa 10 ppm da"). Unitatea bera izendatu behar denean, ppm edo milioiko parte(-kopuru) erabil daiteke.