energia potentzial

1. Fis.

Gorputz batek indar-eremu batean duen posizioagatik duen energia. Indar-eremu grabitatorioan, gorputza posizio altu batetik baxuago batera erortzean, energia potentziala galduz doa eta, jaitsi ahala, energia zinetiko bihurtzen da. Igo ahala, berriz, energia zinetikoa gutxituz doa (abiadura moteltzen da) eta potentziala, berriz, handituz. Energia potentziala beste indar-eremu batzuetakoa ere izan daiteke, hala nola eremu elektrikokoa, nukleoko partikulen artekoa (nukleoaren lotura energia) edo konposatu baten atomoen artekoa (lotura kimikoaren energia). Oro har, sistema batek metatua duen eta lan bat egiteko erabil dezakeen energia dela esan daiteke.