efektu fotoelektriko

1. Fis.

Zenbait substantziak, erradiazio elektromagnetikoa jasotzen dutenean, elektroiak igortzea. Igorpena fotoia xurgatzearen ondorioz gertatzen da, eta igortzen den elektroiaren energia erradiazioaren energiaren mendekoa da, ez erradiazioaren intentsitatearen mendekoa. Mekanika klasikoak ezin izan zuen esplikatu eta kuantuaren teoriaren bidez azaldu ahal izan zen lehen gertakarietakoa izan zen. Efektu fotovoltaikoa efektu fotoelektrikoaren kasu partikular bat da.