Pelton turbina

1. Teknol.

Presio handiko edo zurrusta libreko akziozko ur-turbina. Eskuarki ardatz horizontala izaten dute, eta emari txikiko eta jauzi-altuera handiko zentral hidroelektrikoetan erabiltzen dira. Lehenengo, ura hodi batetik pasaraziz energia potentziala energia zinetiko bihurtzen da. Ondoren, ur-zurrusta airean hustu eta turbinaren besoetara bideratzen da, uraren energia lan mekaniko bihurtzeko. Zurrusta bat baino gehiago erabilita, energia gehiago lortzen da (ardatz horizontaleko turbinetan, bi zurrustako sistemak erabiltzen dira eskuarki).