oktano-zenbaki
- 1. Kim.
Gasolinak motorraren zikloan detonaziorik ez sortzeko duen ahalmena neurtzeko erabiltzen den parametroa. Eskala arbitrario bat erabiltzen da oktano-zenbakia neurtzeko. Erreferentziatzat detonatzeko joerarik ez duen isooktanoz eta detonatzeko joera duen n-heptanoz osatutako nahastea erabiltzen da. Gasolina batek halako oktano-zenbakia duela esaten denean, zenbaki horri dagokion isooktano-proportzioa duen nahastearen detonatze-ahalmen bera duela ulertu behar da. Zenbat eta oktano-zenbaki handiagoa, hainbat eta arrisku gutxiago gasolinak zilindroan behar ez denean eztanda egin dezan. Eztanda ez egiteko ahalmena handitzearren, gehigarriak nahasten zaizkio gasolinari.