merkurio-lurrunezko lanpara

1. Teknol. Elektr.

Barnean merkurio-lurruna duen deskarga-lanpara. Kuartzozko deskarga-hodia dute, eta hor, erradiazio ikusgaiaz gain, erradiazio ultramore kantitate handia sortzen da. Erradiazio hori aprobetxatzeko, lanparek arrautza- edo globo-itxurako estalkia dute, barnetik geruza fluoreszentez estalita. Lanpara horiei kolore zuzendukoak deritze. Sodio-lurrunezko lanparak agertu arte, argiztapen publikorako lanpara erabilienak izan dira. Gaur egun ere erabiltzen dira oinezkoentzako guneetan, parkeetan, lorategietan, eta abarretan.

Termino hau goi-presioko merkurio-lurrunezko lanpararen sinonimotzat erabiltzen da (behe-presiokoak lanpara fluoreszenteak dira)