energia mekaniko
- 1. Fis.
Sistema baten energia zinetiko eta potentzialaren batura. Azken energia erabilgarria higidurazkoa izatea behar denean (garraioa, tresna automatikoak, prozesu industrialak,...) energia mekanikoa motorretan lortzen da, hainbat energia-formatatik: erregaien energia kimikotik, energia elektrikotik (saretik edo pila zein metagailuetako energia elektrikotik), energia nuklearretik eta abarretatik. Bestalde, energia mekanikoa energia-iturri batetik lortu eta beste energia-mota bat lortzeko bitartekoa izan daiteke; gehienetan, turbina-sorgailu sistema baten bidez energia elektrikoa sortzeko erabiltzen da. Elektrizitate-iturri den energia mekanikoa lortzeko, berriz, hainbat energiaz balia gaitezke: jausten den uraren energia zinetikoaz, erregaiaren errekuntza-gas beroez edo horien beroaz lortutako ur-lurrunaz, erreakzio nuklearren beroaz lortutako ur-lurrunaz eta abarrez.