sorgailu magnetohidrodinamiko

1. Teknol.

Energia elektrikoa sortzeko, elektrizitatearen eroale den fluido baten eta eremu magnetiko baten arteko elkarrekintzez baliatzen den sorgailua. Fluidoa erregai baten presiopeko errekuntza-gasak izaten dira. Errekuntza oxigenoaz edo aire konprimatu aurreberotuaz egiten da eta tenperatura 1.800 K edo handiagoa izan daiteke. Eremu magnetikoan zehar igarotzean, ionizazioa gertatzen da eta, ondorioz, gas-nahastea elektrizitatearen eroale bihurtzen da. Behar adinako eroankortasuna lortzeko, ionizazio-potentzial txikiko elementua gehitzen da (potasio edo zesioa). Faradayren indukzioaren legearen arabera, eremu magnetikoarekiko eta karga-fluxuarekiko zut den indar elektroeragilea sortzen da eremu magnetikoarekiko paralelo jarritako bi elektrodoren artean. Kanpoko zirkuitu batekin konektatu eta korronte elektrikoa bideratzen da.