HID lanpara

1. Teknol. Elektr.
sin. intentsitate handiko deskarga-lanpara

Deskarga-arkua goi-presioko lurruna duen hodi baten barruan gertatzen den eta hodi hori beirazko estalki baten barruan dagoen deskarga-lanpara mota. Arkua lanpara fluoreszenteetan baino laburragoa da. Energia-errendimendu handia dute. Pizten direnean, denbora-tarte bat behar dute argi-energia guztia emateko. Nagusiak goi-presioko merkurio-lanpara, metal-halogenuroko lanparak eta goi-presioko sodio-lanparak dira.