beroaren berreskuratze
- 1. Teknol.
Prozesu baten irteerako gai baten, eskuarki fluido baten, bero-energia (hondar-beroa) ingurunera askatu beharrean, beste zerbaitetarako edo prozesuan birziklatzeko berreskuratzea. Energiaren kontserbazioaren alorrean, beroa berreskuratzea energia-eraginkortasun handiagoa lortzeko bideetako bat da, energia-kontsumo txikiagoa egiteko aukera ematen duelako.