Geiger-Müller kontagailu

1. Kim.
sin. Geiger-Müller zenbatzaile

Erradiazio ionizatzaileak detektatu eta neurtzeko tresna. Erradiazioak potentzial-diferentzia handiko bi elektrodoren artean dagoen gasa zeharkatzen duenean, ioiak sorrarazten ditu. Eremu elektrikoaren eraginez, ioiak higitzen hasten dira eta ioi gehiago sortzen dira. Kontagailuak partikula elektrizatuak zenbatu eta erradiazio ionizatzailearen intentsitatea ematen du.