ohantze fluidizatuko erreaktore

1. Kim.

Fluidizatze-teknika darabilen erreaktore kimikoa. Ia erabat isotermikoak diren eragiketetan, erreakzio-tenperatura erraz eta modu egokian kontrolatzeko aukera ematen du. Horrelako erreaktoreetan, bero-transferentziaren koefizienteak altuak izaten dira; horregatik, egokiak dira bero handia behar duten erreakzioak egiteko, hala nola solidoen bidez katalizatutako erreakzioak edo fluido-solido erreakzio ez-katalitikoak (cracking katalitikoa, karbonoaren gasifikazioa), edo oso exotermikoak diren erreakzioak egiteko (akrilonitriloaren fabrikazioa, ikatzaren errekuntza).