eguzki-kolektore zapal

1. Teknol.

Gainazal lauko eguzki-kolektore mota, islagailu bidezko kontzentragailurik ez duena. Eguzki-erradiazioak beira edo plastikozko estalki gardena zeharkatzen du, eta ahalik eta erradiazio gehien xurgatzeko aukeratua eta diseinatua dagoen metalezko xaflaren azala jotzen du. Erradiazioa xurgatzean, metala berotu egiten da, eta beroa hodietatik ibilarazten den fluidoari (aire edo likidoari) ematen dio. Egun eguzkitsuetan berotutako ura andel isolatuetan gordetzen da, gauez edo egun lainotsuetan erabili ahal izateko. Kolektore hauek eraikinak eta ura berotzeko erabiltzen dira.